Ongi etorri FIKOM-eraFinken eta Komunitateen Administrazioa

Esperientzia eta berrikuntza zure komunitatearen kudeaketarik onena lortzeko

Bizlagun-komunitate bat kudeatzea konplexua da, eta FIKOMen ulertzen dugu horrek suposatu dezakeen erronka bakoitza. 7 profesionalez osatutako talde batekin eta 45 urte baino gehiagoko esperientziarekin, zaila dena erraz egiteko gaude hemen. Gure konpromisoa: zure lasaitasuna eta administraziorik onena.
Deitu iezaguzu

Nor gara

Eibarko bi enpresa historiko batzearen emaitzatik jaiotzen den proposamen berria de FIKOM, komunitateen administrazio arloan.
Jabetza horizontalean adituak gara eta hamarkada askotako esperientzia gaur egun existitzen diren soluzio modernoekin batuz, egungo beharrei erantzuteko zerbitzua emateko prest gaude.

Espezializazio arloak

Etxebizitza-komunitateen, garajeen, industrialdeen eta bulego-eraikinen administrazioan espezialistak gara.
Proiektu bakoitzean, bizilagunei lasaitasuna eta gardentasuna ematea da gure helburua, eman ahal diren kasu guztiak talde profesional eta hurbil batek berrikusten duela ziurtatuz.

Kudeaketa etengabea

Zure komunitatearen egunerokotasunaz arduratzen gara, kudeaketa bakoitza modu profesionalean antolatu eta eramango dela ziurtatuz:
Erkidegoak osatzea, akta liburua legeztatzea.
Kontabilitatea, urteko aurrekontua, gastuen likidazioa.
Batzarretarako deialdia eta parte hartzea, aktak.
Ordaindu gabeen erreklamazioak.
Obra eta diru laguntzen kudeaketa.
Jabetza horizontalaren arloan Aholkularitza.

Kudeaketa puntuala

Kasu jakin batzuetan ematen diren zerbitzu espezifikoak:
Erroldan alta ematea, erkidegoaren identifikazio fiskalaren zenbakia lortzea, 347 eredua…
Obren kudeaketa.
Lizentziak, dirulaguntzak eta laguntzak kudeatzea.
Konfliktu kasuetan bitartekaritza.
KontaktuaOrdutegia

Helbidea eta Telefonoa

Errebal 19 - Eibar, Gipuzkoa 20600
Tel.: 943 20 40 77

Arreta-ordutegia

10:00 - 13:00
Arratsaldez, hitzorduarekin: 16:00 - 18:00

Aparkatzeko erraztasuna

Dohaineko aparkalekua 2 orduz, ofizinatik 200 metro eskaxera errebaleko merkatu plazan!

Zure esperientzia partekatu nahi duzu?

Zure iritziak hobetzen laguntzen digu eta beste pertsona batzuentzat baliagarria izan daiteke.
Utzi iritzia Googlen

Fida zaitez FIKOMekin eta emaiozu zure komunitateari merezi duen administrazioa. Zuri laguntzeko prest gaude.

Deitu iezaguzu